• Zer da sofrologia ?
Sofrologia, 1960an Alfonso Caycedo neuropsikiatrak eraiki metodoa da. Sofrologia hitzak horra zer erran nahi duen:
SOS: bakea - harmonia – lasaitasuna
PHREN: ispiritua – kontzientzia – burumuina
LOGOS: hitzaldia – zientzia – aztertzea
"science de la conscience en harmonie" frantsesez.
Sofrologiak gorputza eta ispirituaren arteko oreka xekatzea du helburu nagusitzat; gure emozio, gure pentsamendu eta gure jokamoldeen arteko orekaren indartzea alegia. Egunerokoan baliatzeko tresna batzu erakastea, pertsona bere ongi izaitearen arduradun izaiteko gisan.
Ahotsak gidaturiko metodo bat da. Proposatu ariketak, estatikoak edo dinamikoak izan daitezke (jarririk edo xutik) irudikapena eta eragin positiboa erabiliz.
• Hitzordu bat noiz hartu ?
- urduritasuna kudeatzeko zailtasunak ditut
- nere mentalak sobera toki hartzen daut
- hautuak egiteko zailtasunak ditut
- lo egiteko zailtasunak ditut
- nere emozioak entzuteko, adierazteko zailtasunak ditut edo nere emozioek gaina hartzen dautate
- nere tokia atxemaiteko zailtasunak ditut
- azterketa edo txapelketa bat prestatu nahi dut
- nere gorputzari entzumen berri bat eman nahi diot
- ...
Bakarkako edo taldeko saioetan
GIZON, EMAZTE, HAURRAK
SOFROLOGIA ORORI IDEKIA !
Zenbait osasun kutxek sofrologia saioak berengain hartzen dituzte. Zuen osasun kutxari galdegiteaz oroitu !