• Izarren Hautsa

2018ko abenduaren 1ean 10 urte Mikel Laboak utzi gaituela bere obra aberats eta aintzindaria eskainiz.

Maialen Alfaro-k (sofrologo, kantari eta musikaria) eta Philippe Albor-ek (musikaria eta haurren arloan aditua) proposatzen dizuete haurrendako ikusgarri bat Mikel Laboaren obra ezagutarazteko. Ikusgarriak 3 atal ukanen ditu :

  • Herri kantak

  • Bere sorkuntzak (besteak beste Bernardo Atxaga, Jose Antonio Artze eta Daniel Landart-en hitzak baliatuz)

  • Bere unibertso berezia (Lekeitioak, Komunikazio-inkomunikazio...)

 

Ikusgarrian zehar haurrak parte hartzeko parada ukanen du : kantatuz, gorputzeko perkusioak eginez, sendituz...

Eszenak J.L. Zumeta-ren (Mikel Laboa-ren diskoen azala egilea) tinduak aintzinean emanen ditu. Posibilitatearen arabera, ikus-entzunezko ikusgarria izanen da.

 

Publikoa : 6 urtetatik goiti                          Iraupena : 40'                            Fitxa teknikoa : gurekin harremanetan sar

 

Ikusgarria aintzin, eskoletan tailerrak proposatzen ahal ditugu :

  • Kantuak ikasiz

  • erritmo joko eta gorputzeko perkusioak eginez

  • Mikel Laboa ezagutuz

 

 https://kanaldude.eus/bideoak/4002-izarren-hautsa-baionako-mediatekan